XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KONTZEPTUAKKapitulu honetan hainbat atal sartzen dira lurren banaketa orokorra erabilera desberdinen arabera zehaztuz, baita ere nekazaritzako ustiategien egiturari eta arrantzako untzi-taldeari buruzko zenbait datu.
Nekazaritzako ustiategien egiturari buruzko datuek, haien kopurua, tamaina, edukitza-mota eta lurzatiketa ukitzen dituzte.
Informazio hau 1989ko Nekazal Zentsuan argitaratutakotik hartuta dago.
Euskal AEn, Euskal Estatistika-Erakundeak, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin elkarlanean, Euskal AEko 1989ko Nekazal Zentsua argitaratu du, lau liburukitan banaturik:
. 1. liburukia: Inbentarioak.
2. liburukia: Lurraren erabilera.
3. liburukia: Aziendak, Makineria eta Lana.
Kapituluan zehar agertzen diren kontzeptu desberdinen definizioak emango ditugu orain.
NEKAZARITZAKO USTIATEGIATitular baten erantzukizunpean nekazaritzako produktuak lortzen diren unitate tekniko-ekonomikoa da.
Bere azalera guztia, partzela bat edo hainbatetan, nahiz eta albokideak ez izan, 0,1 Ha edo gehiagora iristen den hura.
Nekazaritzako ustiategi lurgabetzat ematen da, guztira 0,1 Ha baino gutxiago izanik behi-azienden buru bat edo gehiago dituen hura; zaldi-, mando- edo asto-azienden bi buru edo gehiagokoa; ardi- edo ahuntz-azienden sei edo buru gehiagokoa; txerri-azienden bi edo buru gehiagokoa; leku itxian hazitako hirurogei edo gehiago oilo-, indiolar- ahate-, antzara-, pintada-, uso-, galeper-, faisai- eta eper-azienden buru dituena; hogeitamar untxi ama edo gehiagokoa; hamar erlauntza edo gehiagokoa.
Azienda hau egon daiteke zonalde landatarretan edo hiritarretan.
LurzatiaMuga bat bakarraren pean dagoen lur-azalera da; hau da, ustiategiarenak ez diren lur, eraikin edo urez inguratuta dagoena.
Azalera guztia
Ustiategiaren azalera guztia, berori osatzen duten lurzati guztien azaleraz eratuta dago: titularraren jabetzako azaleraz, besteengandik ustiatzeko errentan hartuaz eta beste edukitza-motaren arabera ustiaturiko azaleraz.
Ez dira barnehartzen titularraren jabetzakoak izan eta hirugarren pertsonei lagatako lurrak.